X INTERNATIONAL ONTOLOGY CONGRESS

X CONGRESO INTERNACIONAL DE ONTOLOGÍA

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

physis 

ZATIKI ELEMENTALETIK GIZA IZAERARA

 UNESCO

Daniel Dennett-en Ohorezko Lehendakaritzapean

Donostian 2012ko urriaren 1tik 6ra/Bartzelonan 2012ko urriaren 8 eta 9an

Proposatutako gaiei buruz:

Lehen aldiz 1993an egin zenetik, International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuak oinarrizko filosofiak egiten dituen galderen muinaren egoera zein den ezartzea izan du helburutzat, beti ere gaurko gogoetaren argitan. Horregatik, bere Nazioarteko Batzorde Zientifiko Iraunkorrean, filosofoekin batera arte eta zientzia garaikideko goren mailako ordezkariak aurki ditzakegu. Kongresuaren ekitaldi gehienak UNESCOren babespean egin dira.

Begien bistakoa da naturari buruzko gogoeta filosofiko-ontologikoa, beste garai batean Naturaren Filosofia deitua, ezin dela aurrera eraman “gaur egungo naturaren zientzian”, Heisenberg-en adierazpenaren arabera, sostengua bilatu gabe. Hain zuzen ere, Mekanika Kuantikoari, Genetikari edota Paleontologiari ezarri dakioke Hilbert matematikariak Cantor-en infinituari buruz zioena, hau da, planteatzen dituen problemen argitzeak “diziplina espezializatu bakar bati egokitu ez eta giza izpirituaren duintasunari berari eragiten dio”.  ---->

 

 

Mailing List

banner_ontstu_60